ZETAZEOAK 10etan… bai egun ederra !!

Larunbatean “ZETAZEOAK 10ETAN” programako beste irteera bat izan genuen.

Bilatzen....
Bilatzen….

Eguna aproposa, itxaso bare eta haize gutxi.  Hasiera lasaia, ekaitz-txori talde bat oso ondo ikusi ahal izan genuen. Ondoren apetitoa irekitzeko edo, izurde arrunt talde txiki bat, gurekin ezer jakin nahi ez zuena. Segituan konturatu ginen oso sakabanatuta zegoen talde handi baten zati bat zela. Guregana ziztu bizian hurbildu ziren beste batzuk, gure ondoan nabigatuz jendearen gozamenerako. Eta eguna borobiltzeko geroxeago bi Cuvier moko-baleekin disfrutatu genuen gutxitan bezala, ikustaldia luzea izan baitzen. Ar bat izandako borroken marka txuriekin eta eme bat. Ederra.

Izurde arrunta (Delphinus delphis)
Izurde arrunta (Delphinus delphis)