Zetazeoak 10etan (2016/08/17)

Azteazkenean  izurde arruntak lagun

Asteazken hamazazpian berriz atera ginen  ea horretan kantauri itsasoak zer altxor oparituko zigun irrikitan.

AMB_1657-2

Hegaluze20160820_2

 

Portutik atera bezain pronto anatideen talde bat begiztatu genuen, urrundu ahala antxeta burubeltz gazteak(larus melanocephalus), kaio ankahori gazteak (larus michaellis), kaio ilunak (larus fuscus), eta  baita ere broju (morus bassanus) gazte baten eta martin ilun (puffinus griseus) baten hegalaldi ederrak.

Hegaluze20160820_1

Eta 9 eta 10 millen arteko distantzian ginela itsas ugaztunak ageri ziren, kasu honetan izurde arruntak (delphinus delphis).

AMB_1535-2
AMB_1712-2

 

Hasieran ematen zuen 50  inguruko talde bat zela baina segituan konturatu ginen sakabanatutako talde handi bat zela, lasai zeuden, sozializatzen eta elikatzen. Kumeak ere baziren. Haiekin egon ginen, normalean bezala, 20 minutu inguru eta aurrera segitzea erabaki genuen baina beste milla bat aurrerago berriz hortxe zeuden. Haiekin tarte bat disfrutatu ondoren aurrera  jarraitu genuen berandu egiten ari baitzen amilburura ailegatzeko.

 

Beste itsas ugaztunen espezierik ez genuen ikusi baina  zoragarria izan zen haien konpainia ia buelta osoan, eta opari ederra  izan genuen, izurdeen estalketaren lekuko izan ginen!, zaila berriz horrelakorik ikustea!.

 

AMB_1738-2

 

Batzuei kostatu zitzaien ikusten ari ginena sinestea:”- baina zertan ari dira?- txortan ba!”.
Bi bikote ikusi genituen, barkuarekiko paralelo zijoazen. Lehenengo bikotea luzeago aritu zen eta ondoren elkarrekin jarraitu zuten “jolasten”, bigarren bikotearena ti-ta batean gertatu zen, barkutik oso gertu.
Tarteka hegaztiren bat edo beste azaltzen zen, horrela begiztatu genituen txenada pare bat (sterna), martin balearrak (puffinus mauretanicus), martin handi bat (puffinus gravis), beste martin ilun bat (puffinus griseus) eta ekaitz-txori txikiak (hydrobates pelagicus).
Arrainei dagokienez tunidoak eta ataloak (mola mola) joatean eta itzuleran.

 

AMB_1729-2

 

Hiz gutxitan, berriz ere irifarra aurpegian itsatsita bueltatu ginela eta umeen ilusioa eta jakinminaren galderen oihartzunekin buruan
sirenak existitzen al dira?”

 

Flickr:

https://www.flickr.com/photos/ambar-elkartea/albums/72157671871927772