SENTSIBILIZAZIO

Hitzaldiak, tailerrak, simulakroak... gure aktibitateak era guztietako jendeari egokitzen dira. Biodibertsitatearen arloko ezagutza zabaltzea eta herritarren zientzia sustatzea da gure konpromisurik sendoenetako bat.

Hitzaldiak

Edozein publikora egokitzen gara (haurrak, gazteak, helduak) ingurune akademiko, profesional edo ludiko batean. Gure material guztia ia edonora mugitu dezakegu. Eraman gaitzazu nahi duzun lekura !!

16124339148_f5095c7ff3_o

Bisita interaktiboak

Gure egoitzako (Plentzia, Bizkaia) ateak irekiko dizkiegu mota guztietako taldeei, bisita interaktiboak egiteko. Erakusketa honetan, nahitaez, ukitu, usaindu eta esperimentatu behar dugu !!

Erakusketak

Zientzia, hezkuntza eta ingurumen arloko kongresu, azoka eta ekitaldietan parte hartzen dugu. Ikastetxeekin, kultur etxeekin,  udalekin… elkarlanean aritzen gari. Gure erakusketa leku, iraupen eta data guztietara egokitzen da, ekitaldiaren ezaugarrien edo helburuen arabera.

Prestakuntza tailerrak

Gure jarduera-eremuan interesa duten elkartekide, kolektibo profesional eta talde akademikoentzako aldizko prestakuntza.