Erakunde honen oinarrizko zutabeetako bat zabalkunde kanpainak eta sentsibilizazio eta ingurugiro hezkuntza jarduerak dira. Hasieratik azoka eta kultur jardueretan, erakusketetan eta stand-etan izan gara. Gure hezkuntza-materiala informazio-panelez, argazki eta maketez, zetazeo desberdinen hezur eta garezur errealez, baleen bizarrez eta izurdeen hortzez, antzinako bale industriarekin erlazionatutako objektuez… osatua dago. Hauek aldi baterako erakusketa desberdinak osatzen dituzte museo eta EHAE-ko zentruetan.; gainera, aldizka, AMBAR-ek adin guztientzako hitzaldiak ematen ditu lokal eta ikastetxeetan, baita konferentzia espezializatuagoak goi-mailako hezkuntza ikastetxeetan. Komunikabide batzuen ohiko konbidatu, gure helburua gure litoralaren eta itsasoaren nahiz bertako bizidunen kontserbazioan interesatuta dauden ahalik eta pertsona gehienetara iristea da beti.