Hasieratik, AMBAR elkarteak itsas biodibertsitateari buruzko  ikerkuntza proiektu desberdinak  garatu ditu, bere izakera zientifikoa nabarmena utziz. Kantauri itsasoko zetazeoetan ardaztuta, espezie arruntenen presentzian eta beren banaketen mapetan lan egin dugu, baita banakako fotoidentifikazio katalogoetan eta epe erdi eta luzerako populazio-datuak lortzeko entzumen grabaketetan.

AMBAR elkarteak gure itsasoko datuen ekarpena egin du nazio eta nazioarteko erankundeekin egindako kolaborazio eta kanpaina askotan . Datu hauek lekuko enpreseekin izandako elkarlanerako hitzarmenei, ekarpen partikularrei eta proiektu propioei esker bildu dira.

Guzti honen ondorioz txosten teknikoetan, jarduera eta kudeaketa protokoloetan, adituen bilera eta hitzaldietan, tesietan eta unibertsitate lanetan parte hartzen dugu.