Biodibertsitatea, ugaritasuna, banaketa, habitat erabilera eta arrisku-faktoreak AMBARek bildu eta aztertzen dituen datuak dira, espezie hauek hobeto ulertu ahal izateko.
BIODIBERTSITATE-ERROLDA
Euskal kostaldean egiten den boluntariotza zientifikoa, ezpezie horien informazioa jasotzeko haien habitat naturalean. Datu guztiak Eusko Jaurlaritzaren Naturari buruzko Informazio Sisteman sartzen dira.
Zetazeoak, itsas-txakurrak, marrazo edota itsas dordokak euskal kostaldean lehorreratutak agertzen direnean, laguntza ematen diegu boluntariotza zientifiko honekin.
Lurreratuko animalietatik eta nekropsietatik datorren material biologokoa oso informazio baliotsua ematen du. AMBARrek beharrezko baimenak ditu material hori bildu eta erabiltzeko, eta, gaur egun, inguruko itsas ugaztunen lehen osteoteka eraikitzen ari da.